Presentatu zure trailer faltsua DarkFest-era, FANT eta DARK telebista katea antolatutako lehiaketa!

Bilboko zinemaldi fantastikoa, FANT, beldurrean espezializatutako DARK telebista katearekin elkartu da bere trailer faltsu lehiaketa indartzeko eta zabaltzeko. DARKFEST-en izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da eta webgunearen bitartez presentatu ahal dira.

Bideoak ezin izango du bi minutu baino gehiagoko iraupenik izan, eta fikziozko beldurrezko film baten promozioa simulatu beharko du. Epaimahaiak, Koldo Serra eta Roberto San Sebastian zinemagileen esku dagoena, trailer faltsurik hoberena hautatuko dute, 700€-ko sariarekin. Ikus-entzuleek aukeratutako lanak, webgune honen bidez, 350€-ko saria jasoko du.

Epaimahaiaren iritziz finalistak eta irabazlea diren trailer faltsuak eta ikus-entzuleen boto gehien jasotzen duena apirilaren 27an eskainiko dira Bilborocken PRE-FANT barruan. Saio horretara doazenek, FANTeko Ikus-entzuleen 200€-ko saria jasoko duen euren lan atseginena bozkatzeko aukera ere izango dute.