Ostiralean egile gazteak protagonistak BILBAOPOESIAN

Martxoaren 15ean, Blas de Oteroren jaiotzaren egunean, hasiko da aurtengo BILBAOPOESIA Bidebarrieta Kulturgunean. Jaialdiak martxoaren 23ra arte, ostiralerarte, iraungo du eta hogei egile baino gehiago batuko ditu; Joan Margarit, Olvido García, Harkaitz Cano eta Leire Bilbao, besteak beste.

Martxoaren 16a, ostirala, egile gazteen eguna izango da eta egileek poesia errezitalak eskainiko dituzte. Gazte hauek badute euren lana argitaratua jada eta, kasu gehienetan, sare sozialeei esker egin dira ezagunak. Jarraitzaleak milaka zenbatu ditzakegu euren profiletan eta horietan guztietan faktore amankomuna dago; internet eta teknologia berrietan poesia irakurtzen dute euren jarraitzale gazteek. Anne Invierns, Lae Sánchez, Diego Ojeda eta David Olivas  izango dira BILBAOPOESIAN ostiralean 19.30etatik aurrera.

Programa osoa hemen.