Izaro eta Bilbronx Loraldian

Loraldia, euskaraz garatutako euskal kulturaren jaialdia, martxoaren 5etik 26era ospatuko da Bilboko hamaika txokotan. Orotara, 30 emanaldi musikal, kultural eta eszeniko eskainiko dituzte jaialdian parte hartuko duten 200 artista baino gehiagok. Emanaldiak Arriagan, Azkuna Zentroan, Euskaldunan eta Kafe Antzokian izango dira, besteak beste.

Izaro oholtza gainera igoko da martxoaren 8an, ostegunean, 20.00etan. Mallabiatarrak Arriaga Antzokian egingo du bere bigarren diskaren, “Eason”-ren, biraren lehen geltokia, gero Euskaditik kanpo ere luzatuko dena. Iker Lauroba, Ane Bastida eta Oriol Flores izango ditu lagun Arriagan.

Martxoaren 24ean, larunbatean, BILBRONX. Euskera in da house! Bilborocken. Rap eta Hip Hop kontzertuak eta Street dantza; Gatomek, Kirrinka Krewk eta Selektah Stepi Meetsek rapari dagokionez eta Dena Bilbaok kale dantza erakustaldi eta tailerra hurbilduko ditu Bilborockera. Euskal Herriko BeatBox III. txapelketak ere lekua izango du aurtengo Loraldian eta epaile gisa Zekkka, Fredy eta Cobli izango ditugu.

Hona hemen Loraldia jaialdiaren egitarau osoa.