BILBAO YOU WEEK 2018

Bilboko Udalaren Gaztetasun zinegotziak, Oihane Agirregoitiak, eta Naty Penadasek, Koalak Studioko kideak, Bilbao You Week-en hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean.

Bilbao You Week-en, Youtuben hedatzeko eduki digitalen sortzaileen jaialdiaren, III.edizioa bihar hasiko da, eta hamaika sortzaile ekarriko ditu gurera, Bilborockera, hain zuzen. Martxoaren 15etik 17ra ospatuko da eta ekintza eta sorpresa pilo daude prestatuta gerturatzen direnentzat, guztiz dohainik. Tailerrak, workshopak eta aktuazioak, haien artean.

Makillaje eta karakterizazio tailerra, kontzertuak, eztabaidak, lifestyle panelak eta askoz gehiago aurtengo Bilbao You Week-en. Pertsona ezagun asko izango ditugu gure artean, zeintzuk diren ezagutu nahi?

Kontsulta ezazu hemen programa osoa.