Basquefestekin 230 plan Aste Santurako!

Aurtengo Basquefest, euskal kulturaren jaialdia, aurkeztu dute gaur goizean. Martxoaren 28tik apirilaren 1era ospatuko da, eta Bilbo musika, saio, herri kirol eta ekimen anitzez beteko du, bilbotar zein bisitariek Aste Santuan ekintza sortaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Bost kategoria ezberdinetan dago banatuta aurtengo egitaraua: kultura, musika, gourmet, market eta kirola. Saioak hiri osoan zehar izango dira; Bilborocken, Azkuna Zentroan eta Arte Ederren Museoan, besteak beste. Hona hemen azpimarratzekoak diren saioak:

  • Asteazkena, martxoak 28, 22.00: Rock-gaua. Moonshakers (Getxo) eta Free The Wheel (Bilbo). Beren disko berriak aurkeztuko dituzte bi taldeek. Kafe Antzokia.
  • Osteguna, martxoak 29, 12.00: «Anfitriones de Bilbao»: Bilboko historiari buruzko ibilbide teatralizatua. Zazpikaleak.
  • Osteguna, martxoak 29, 21.00: Inpernuko taldearen (Xabi Solano) kontzertua. Plaza Barria.
  • Ostirala, martxoak 30, 13.00: Dantza garaikidea eta performanceak Dantzaz taldearekin. Zazpikaleak.
  • Ostirala, martxoak 30, 21.00: Eñaut Elorrietaren kontzertua: «Deserriko kantak». Bilborock.
  • Larunbata, martxoak 31, 18.30: Erromeria Aiko taldearekin. Plaza Barria
  • Larunbata, martxoak 31, 21.00: Trikitixa-kontzertua Ines Osinagarekin. Bilborock.
  • Igandea, apirilak 1,  11.00-15.00 / 17.00-20.00: Udaberriko VIII. Artisautza Azoka. Eskutartie. Artisau-lanen eta nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta. Areatza
  • Igandea, apirilak 1, 12.30: La Ribera Jazz Band: Crazy Jazzers. Erribera.

Ikusi hemen egitarau osoa.