Animazio teknika onenak ikasi eta barre algarak egin #GazteKLUBAren ANIMAtoorekin!

Komiko eta animazio eta marrazkian adituan diren Youtuberrak hurbilduko ditu ANIMAtoo jardunaldiak Bilborockera datorren asteazkenean #GazteKLUBAren eskutik.

18.00etan, Kaosek, Estudio Katastrófiko kanalaren sortzaile eta marrazkilariak, bere lan metodologia eta Youtuben hasieratik egindako bidea azalduko digu. Gainera, bere marrazkiak nola egiten dituen zuzenean ikusteko aukera izango dugu, eta, bide batez, nahi duen emaitza lortzeko jarraitzen dituen pausuak ere kontatuko dizkigu.

Haren ondoren, 19.30etatik aurrera, Anothink animatzaileak bere Youtubeko bidea kontatuko digu eta, zuzenean, bere lanen sorta erakutsi eta horren inguruan arituko da.

Amaitzeko, 21.00etatik aurrera, Ibon Belandia bilbotarrak jardunaldia itxiko du bere abesti onenen saio batekin.

Molatzen, ezta? Aste Santuko plan onenak bila itzazu #GazteKLUBAn!