#GAZTEKLUBA MUSIKFEST-ek badu kartela!

Apirilaren 7an Bilborockeko oholtzara igoko dira estilo ezberdineko 11 talde eta bakarlari; Rock, Punk, Hip-Hop, Pop eta askoz gehiago. Emanaldiak arratsalde osoan zehar izango dira, 18.00etatik 22.30ak arte, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

#GazteKLUBA MUSIKFEST-ek 15 eta 21 urte bitarteko gazteek euren lanak Bilborocken erakusteko aukera izan dezaten du helburu. Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak egindako deialdiaren bitartez izan dira aukeratuak aipatutako artistak.

Hona hemen egitaraua:

  • 18:00
    DOWNSIDE (punk-rock)
    ELISA VILLOTA (pop)
    HAMMER & SURE (hip-hop)
  • 19:00
    LEHEN TALDEA (hard-rock / nuevas tendencias)
    ESNA (pop)
  • 20:00
    PACOMERTE (nuevas tendencias)
    ETABAR (pop-rock)
    MIRIAM LUJUA (pop)
  • 21:00
    DAMIAK & AXIAN (hip-hop)
    ALTO VOLTAJE (punk-rock)
    SULLY RIOT (punk-rock)