Jokoteknia, Euskarazko Bideojokoen I. Jardunaldia

Euskarazko Bideojokoen I. Jardunaldia antolatu dute Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak. Bertoko industriak eta jokozaleek egoera aztertzea eta bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea du helburu jardunaldi honek. Halaber, euskararen abiapuntutik eta euskarazko ekoizpenetik, euskal kultura eta industria sustatzea dute helburu.

Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak egindako elkarlanari esker, Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo da bideojokoei buruzko jardunaldia. Jokoteknian euskal bideo-jokogintza industriako ikasle, aditu eta jokalariak elkartuko dira, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko eta etorkizuneko ildoak aztertzeko asmoarekin.

Jokoteknia maiatzaren 12an ospatuko da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan goizeko 09.00etatik aurrera, antolatzaileek prestatu dituzten hitzaldi eta mahaingurekin. Izena emateko epea irekita dago jada Jokotekniaren wegbunean.