Indie, rock, jazz eta folk kontzertuak ‘Poltsiko Musika’n!

‘Poltsiko Musika’-ren XIV. edizioa ostiral honetan hasiko da Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoan bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien formatu txikiko doako kontzertuekin.

Kontzertuak apirileko 13, 20 eta 27an izango dira, ostirala, eta 17 eta 24an, asteartea; 19:30tik aurrera. Estiloen artean, jazz, indie-pop, blues eta folk musika egongo dira.

Lehenengo kontzertua Four Friends bilbotar jazz taldeak emango du, zeinek bost diska publikaturik dituzte eta agertokietan hogeita hamar urte baino gehiago egon direnak.

Apirilaren 17an Harry Bird ingeles kantautorearen txanda izango da, Bilbon bizi dena 2003tik. Bird Rubber Wellies folk taldearen liderra da, eta hiru zirku ikuskizunerako soinu bandak idatzi ditu; baita ingelesez, gaztelaniaz, arabieraz, frantsesez edo euskarazko abestiak ere.

Apirilaren 20an José Luis Canal Trío taldeak; José Luis Canalek berak (hammond organoa), Blas Fernándezek (bateria) eta Ángel Unzu-nez (gitarra) osatua, jazzaren estandar klasikoetatik, John Scofield edo Bob Berg egungo egileen lanetara doan errepertorioa eskainiko dute.

Amaia Miranda bilbotarrak bere azkenengo indie-pop lana aurkeztuko du, ‘Home’, apirilaren 24ean. ‘Home’ gitarra-jole, abeslari eta konposatzaile gisa kaleratu duen lehenengo diskoa da, eta Jan Vallsekin batera ekoiztu du.

Joseba Gotzonek ‘Poltsiko Musika’ itxiko du apirilaren 27an ‘Desiraren Kaia’ aurkezten, pop-rock bere azkenengo lana aurkezten.

Deskarga ezazu programa osoa hemen.

Apirilaren 13a – 19.30 – Four Friends
Apirilaren 17a – 19.30 – Harry Bird
Apirilaren 20a – 19.30 – José Luis Canal Trío
Apirilaren 24a – 19.30 – Amaia Miranda
Apirilaren 27a – 19.30 – Joseba Gotzon