Bilbao BBK Live Bereziak-ek badu kartela!

Bilbao BBK Live Bereziak-ek doako kontzertuak eskainiko ditu BBK Live ospatuko den goizeetan; uztailaren 12a, 13an eta 14an, hain zuzen.

Aurten, eszenatoki berriak egongo dira Isozaki Dorreetan eta San Mames zelaiko kanpoaldean. Gauzak horrela, eszenatokiak hurrengo toki hauetan egongo dira: Bizikidetasun Enparantzan (Isozaki Dorreak), Albia Lorategian, Areatzako Kioskoan, Riberan, San Mamesen (kanpoaldean), itsasadarretik ibiliko den itsasontzi batean eta BBK Aretoko kanpoaldean, ohiko den kontzertu sorpresa azkenengo honetan ospatuko dela.

Artistak honako hauek izango dira: D’ValentinaGengahrGrisesJoe CrepúsculoMeuteNeumanParquet CourtsPolockRural ZombiesTriángulo De Amor BizarroVenturiYawners, eta konfirmatzeke dauden artista gehiago.

Gainera, Vetusta Morlak Guggenheim Museoko zelaigunean joko du ekainaren 30an. Sarrerak salgai daude dagoeneko.