Eusko Jaurlaritzak 23 eta 34 urte bitarteko gazteek alokairua ordaintzeko laguntzak jarriko ditu martxan

Eusko Jaurlaritzak 2019ko urtarrilean abian jarriko du Gaztelagun, 23 eta 34 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzeko programa. Gazteak etxebizitza alokatuta izan beharko du, nahiz eta kontratuko titularra ez izan (pisua partekatu daiteke). Laguntza, asko jota, hiru urtez luzatuko da.

Programak alokairuaren %50a arte ordaintzen lagunduko du, asko jota. Etxebizitza formalki egituratutako bi bizikiditza-unitateek osatzen badute, laguntza %60ra igo daiteke. Errentak ezin izango du 750 € baino gehiagokoa izan Bilbon zein gainontzeko euskal hiriburuetan, eta 600 € gainontzeko herrietan.

Eskatzaileek ohiko diru-sartzeak izan beharko dituzte, beti ere RGIa kobratzeko eskatzen dena baino gehiagokoak, egun 7.734 €koa. Gainera, etxebizitza osatuko duten pertsonen arabera, 1, 2 edo 3, diru-sartzeak 12.000, 15.000 eta 18.000koak edo gutxiagokoak izan beharko dira. Diru-sartzeen atalasea 20.000 eta 22.000 €-ra igo daiteke, desgaitasun maila handia duten pertsonek edota kategoria bereziko familia ugariek osatzen badute etxebizitza.

Ohiko diru-sartzeei dagokienez, norberen edo besteren kontura lanean daudenak, formakuntzan dabiltzaten inbestigatzaileak eta beka-jasotzaileak izango dira programa honetan parte hartzeko aukera izango dutenak, beti ere berehalako sei hilabeteko lan-ibilbidearea edota eskaera egiten denetik sei hilabeteko diru-sartzeak izateko bermea izan behar dutela.

Informazio guztia Etxebiden.