‘Sortzearen Abentura’, DBH-tik espiritu ekintzailearekin

‘Sortzearen Abentura’ programak 14 eta 16 urte bitarteko gazteengan kultura ekintzailea sustatzea du helburu. Hasierako tarte hezigarria eta gero, Bilbok hiri bezala dituen erronkei aurre egiteko konponbide berriak bilatu dituzte.

Programan parte hartu duten 120 ikasleek esperientzia praktikoa medio, euren espiritu ekintzailea sustatzeko oinarrizko gaitasunak jaso dituzte. Halaber, pasa den ostiralean, Juan Mari Aburto alkateak, gazteak ikastaroan buru-belarri aritu izana aitortu zuenak, luzatutako erronkeei aurre egiteko konponbideak mahaigaineratu zituzten ikasleek.

Bilbao Ekintzak sustatutako ekimen honek irakasle eta ikasleek euren esparruan parte hartzea, zein enpresa, elkarte eta bertoko beste eragileekin harremanak bultzatzea du helburu.