Otxarkoaga eta Txurdinagako magia ikastaroetan izena eman dezakezu jada!

Magiaz gainezka egongo dira maiatzean Otxarkoaga eta Txurdinaga berton ospatuko den XIV. Magia Topaketarekin. Hastapen ikastaroa, profesionalentzako seminarioa eta ‘Atera ezazu barruan daramazu magia’ ikastaro amateur-a. Izena emateko epea dagoeneko dago irekita esteka honetan eta apirilaren 27ra arte luzatuko da; parte hartu nahi duten pertsonek maiatzaren 2ra arte izango dute denbora euren bideoak hona bidaltzeko.

Hastapen ikastaroa Imanol Ituiñok gidatuko du Otxarkoagako Udaltegian, eta magiaren zokoak ezagutu nahi dituzten 16 urte baino gehiagokoei dago zuzendua. Ikastaroak 16 orduko iraupena izango du, maiatzeko astelehen eta asteazkenetan 19.30etatik 21.30ak arte. Ikastaroaren prezioa 25 €-koa izango da.

Magia seminarioak, bere aldetik, Mohamed Alik zuzenduko du eta ilusionista eta arte eszenikoekin lotura dutenentzat dago zuzendua. Berton, argiztapen eta soinu teknikariekin komunikatzeko ezinbestekoak diren oinarrizko kontzeptuak jorratuko dira. Halaber, ikuskizunaren baliabideak erabiltzen eta horietaz baliatzen ere ikasiko dute izena ematen dutenek. Seminarioa maiatzaren 14, 21 eta 28an ospatuko da, 19.00retatik 22.00ak arte, Harrobia Eskenan, Bilbo-Otxarkoagako Eszena Ekoizpeneko Berrikuntza Zentroan. Ikastaroaren prezioa 25 €-koa izango da; Artekaleko bazkide edota BilbaoEszenaren erabiltzaileentzat 20 €.

Magia amateur ikastaroari dagokionez, magiazale diren 16 urte baino gehiago dutenek hartu dezakete parte, profesionalak ez izanda, magia trukoak egiteko kapazak direnak, hain zuzen. Interesdunek bi magia efekto efektu erakutsi beharko dituzte 2 eta 10 minutu arteko bideo batean eta hona bidali.

Irabazleek maiatzaren 30ean Otxarkoagako Udaltegian ospatuko den galan hartuko dute parte, non hiru sari banatuko diren. Irabazleak, 300 €-tan baloratutako magia material sorta bat irabazteaz gain, 2019an ospatuko diren Magia Topaketarako baimena ere eskuratuko du. Bigarren eta hirugarrenak, egiaztagiri eta 200 € eta 100 €-tan baloratutako magia material sorta jasoko du, hurrenez hurren.