Enpresa-ideia baten dat duzu? THINK BIG lehiaketan parte hartu!

Ekintzailea zara? Enpresa-idea bat daukazu eskutartean? Aurkeztu zaitez, orduan, THINK BIG lehiaketara. Bizkaiko Campuseko Unibertsitate ikasleengan ekintzailetza piztea du helburu lehiaketak, eta horretarako ikasleek dituzten ezagutza eta esperientzia profesionalak mahaigaineratzera animatzen ditu lehiaketak, komertzialki bideragarriak diren zerbitzu eta produktuak garatzeko helburuarekin.

Egun Bizkaiko Campuseko edozein Eskola edo Fakultatean matrikulatuta daudenek, Arabako zein Gipuzkoako Eskola edo Fakultatean matrikulatuta daudenek, baldin eta Bizkaian bizi badira, Masterretan matrikulatuta dauden ikasleek eta 2016ko urtarrilaren 1a baino geroago ikasketak bukatu dituztenek har dezakete parte.

Izena emateko epea maiatzaren 8ra arte egondo da irekita. Interesatuta daudenek inskripzioa, txostena, gehienezko 3 orrialdeko betearazle-laburpena eta proiektua laburbiltzen duen 15 hitz baino gutxiagoko esaldia aurkeztu beharko dute. Lehiaketaren irabazleak 2.500 €-ko saria jasoko du, bigarrenak 1.500 €-koa eta hirugarrenak eta laugarrenak 800 €-koa.

Lehiaketaren oinarriak.