Parte-hartze bidezko Aurrekontuak 2019 jada irekita

ZER: Bilboko Udalak bilbotarren eskura jarri ditu Parte-hartze bidezko Aurrekontuak, interesatuta dauden pertsonek udal aurrekontuetako zati baten kudeaketarako proposamenak egin ditzaten. Gauzak horrela, Udalak 2 milioi euro bideratuko ditu aurkeztuko diren proposamenei. 

NORENTZAT: Prozesu honetan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute: Bilbon erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek, Bilboko Udalaren herritan partaidetzako entitateen erregistroan inskribatutako erakundeek, edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, elkargo profesional, zuzenbide publikoko korporazio eta bestelako edozein entitateek, baldin eta nortasun juridikorik badu, ordenamendu juridikoaren arabera.

PARTE-HARTZEAK: Epea maiatzaren 10era arte egongo da irekita. Parte hartu nahi dutenek honako inprimaki hau bete beharko dute. 

INFORMAZIO GEHIAGO: Udal webgunean eta hemen.