Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren 30. edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekita!

Ez da ezer geratzeb Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren 30. ediziorako eta aurten… urteurrena ospatzen dugu eta berri askorekin gatoz! Izena emateko epea dagoeneko dago irekita eta maiatzaren 31ean itxiko da.

Aurtengo ediziorako kategoriak berritu egin dira eta, nobedade bezala, Urban estiloak presentzia handia izango du. Gauzak horrela, talde zein bakarlariek hurrengo kategorietan parte hartzeko aukera izango dute:

  • POP ROCK: Rock, Rock and Roll, Pop, Punk Rock, Post Rock, Garage, Psikodelia, Rhythm&Blues, Tekno Pop, Hard Rock, Rock gogorra, Noise, Power Pop, Art Rock, Indie, Hard Core, Emo, Folk Rock, Americana, Soul, Stoner, Funk, Ska-Reggae eta beste aldaerak edo konbinazio batzuk.

  • METAL: Heavy, Power, Thrash, Speed, Death, Grind, Black, Doom, Metal gotikoa, Industriala, A.O.R, Hard Core, Nu Metal, Rap metalikoa, Metal alternatiboa eta beste aldaerak edo konbinazio batzuk.

  • URBAN: hip-hop, rap, trap, breakbeat, trip hop, electroclash, beatbox, electrónica, down tempo, house, techno, electro, minimal, drum’n’bass eta beste aldaera edo konbinazio batzuk.

Parte hartu nahi dutenek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Taldeko kide guztien adina 1983ko urtarrilaren 1etik 2000ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea. Taldean kide bi edo gehiago daudenean, 1983ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako kide bakarra izatea onartuko da.
  • Lehiaketarako izena ematean disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotuak.
  • BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
  • Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

Izena emateko epea maiatzaren 31era arte egongo da zabalik. Izena emateko formulario hau bete behar da eta hurrengo dokumentuak atxikitu:

  • 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan.
  • Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
  • Taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan
  • Esteka bat, taldeak edo bakarlariak eskainitako zuzeneko emanaldi baten bideo bat ikusteko aukera ematen duena. Horren iraupena gutxienez kanta batena izango da.

Informazio gehiago hemen.

Lehiaketaren oinarriak.