Bilbo gaztea izateko apustua

Apirilaren 26an, ostegunean, Juan Mari Aburto alkatea eta Oihane Agirregoitia, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzia, LEINN graduko ikasleekin elkartu ziren Matikoko Auzo Factoryn euren iritzi eta proposamenak gertutik entzuteko. Nazionalitate ezberdineko 45 unibertsitario bildu ziren bertan eta euren ikuspuntutik bizitako esperientzia luzatu zieten bertaratutakoei.

18 eta 25 urte bitartekoak eta Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleak dira Matikora hurbildu zirenak. Graduak irauten dituen lau urteetan zehar mundutik ibiltzen dira eta horrek gestio eredu ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen die.

“Bilbo Unibertsitate Hiria” eta “Bilbao Gazte” proiektuek barne hartu dute ospatutako saioa. Izan ere, Udalak Bilbo jakintzaren eta talentuaren gune izan dadin apustu egiten baitu. Era berean, Bilbo unibertsitate-hiri eta hiri gaztea den moduan duen eragina sustatzea du helburu Udalak.