“Udan primeran kirola eginez” eta “Kanpus berezia” programetan izena emateko epea jada zabalik

Bilboko Udaletxeak Bilbao Kirolak-eko “Udan primeran kirola eginez” eta “Kanpus berezia” programetan izena emateko epea zabaldu du. Udako oporretan gazteentzako aisialdia bultzatzeko, kirola sustatzeko eta familiek lana eta bizitza pertsonala bateratzeko helburu trinkoa duten programak dira. 8.30 eta 9.00ak bitartean hasi eta 14.00 eta 14.30etan amaituko dira.

“Kanpus Bereziak”-ek 6 eta 18 urte dituztenentzat 195 plaza eskainiko ditu, ekainaren 25etik uztailak 2ra arte. Kanpus hauetan gazteek dantza modernoa, erraketako kirolak, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa eta tranpolina egin ahalko dituzte.

Izena emateko edozein udal kiroldegietako makinetan edota Bilbao Kirolak-eko webgunean egin daiteke. Informazio gehiago lortzeko Bilbao Kirolak-eko kiroldegietara jo.