Bilboko Udalaren Adierazpena

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 2016ko uztailaren 7an jazotako gertakarien harira plazaratu duen epaiaren berri jakinik, Bilboko Udaleko talde politikoek honako hau adostu dute:

LEHENIK.– Udal honek eta Bilboko herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.

BIGARRENIK.– Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu, eta, bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, gure babesa erakutsi nahi diegu prozesu guzti honetan zehar emakumeen oinarrizko eskubideen defentsaren aldeko jarrera mantentzen ari diren erakunde guztiei.

HIRUGARRENIK.– Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu.

LAUGARRENIK.– Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, era berean, Bilboko herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen. Ez da Ez.

BOSGARRENIK.– Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista, eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta matxismoaren adierazpen ororen aurka.