Ikasteko leku gehiago azterketa garaian

Bilboko Udalak ikasteko leku gehiago jarriko ditu ikasleen eskura maiatza eta ekaineko azterketa garaian. Orotara, 655 leku eskainiko dira astelehenetik ostiralera, eta 494 asteburuetan. Ikasgelak hiriko 8 barrutietako udaltegi, kiroldegi eta udal liburutegietan daude sakabanatuta. Zerbitzu berezi hau maiatzaren 5etik uztailaren 1era arte luzatuko da.

Horrela, asteburuetan 182 leku eskaintzetik, 302 leku eskaintzera egin du salto Udalak. Berri bezala, azterketa garai honetarako Deustu, Basurto eta Santutxuko Udaltegietako ikasgeletako lekuak indartuko dira; 120, 80 eta 102 leku eskainiz, hurrenez hurren.

 

Informazio gehiago hemen.