Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak Zurrumurren Kontrako ziber-aktibismo mintegia sortu dute

Pasa den maiatzaren 3an Deustuko Unibertsitatean sare sozialetako gorrotoaren aurkako ziber-aktibismo mintegi bat martxan jarri zen, Hedabide Digitaletako Intolerantzia eta Xenofobiaren Aurkako Online Proiektuaren (PROXI) kolaborazioarekin.

Deustuko Unibertsitateko ikasleek tailer honetan parte hartzeko aukera izango dute sare sozialetako gorrotoaren eta intolerantziaren aurkako estrategia bat garatzeko helburuarekin, ikasketa kolektiboan, parte hartzean eta antiRUMORES plataformarako estrategia bat sortzearen ikuspuntutik.

Lankidetza hau Bilboko Udalaren Zurrumurruen Aurkako estrategiaren barnean sartzen da, 2013an kaleratu zena arrazakeria eta xenofobia ezabatzeko asmoz. Estrategia honek Bilboko biztanleriak kanpotarren inguruan dituen aurreiritziak eta zurrumurruak geldiaraztea bilatzen du, izan ere, horiek baitira hiritarren arteko elkarbizitza oztopatzen dutenak.