Fanfarre eta kaleko musika bandak ekarriko ditu “Musikauzo”-k

Bilboko Udalaren “Musikauzo” ekimenaren edizio berriak fanfarre, kaleko banda eta beste proposamen musikalez beteko ditu gure hiria. Gauzak horrela, zortzi barrutietara iritsiko da ekimen hau eta fanfarrea klasikoak, folk musikak edota jazz-ak dantzan jarriko gaitu. Orotara, 63 emanaldi ospatuko dira, musikaz eta jaiaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Horretarako ia 50 musika talde izango dira protagonista aurtengo egitarauan: Euskotarrak Abesbatza, Arangoitiko Batuke Bulegoa, Deustuko Gaiteroak, Deustuko Fanfarria, Belle & Blue Orkestra, Orkresta, La Casa de Troula, Trikitixa Trikileku, Trikitixa Bidebieta, DJ KI, Dixiemuleando, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Crazy Jazzers, Bitxo Do Samba, Dunbots Fanfarria, Tarumba Percusión, Ku-Klux, Gazte Leku, Guretzat Fanfarria, The Flanagans, Bilboko Gaiteroak, Gaztediko Txistulariak eta Adiskideak, besteak beste.

Hona hemen egitaraua:

  • Maiatzaren 10ean
    18:00 EUSKOTARRAK ABESBATZA (ARANGOITI)
    -19:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (ARANGOITI)
  • Maiatzaren 11n
    -19:30 ARANGOITIKO BATUKE BULEGOA (ARANGOITI)
  • Maiatzaren 12an
    – 12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (ZABALA)
    – 19:30 DISKODANTZA (ZABALA)
    – 20:30 ORKRESTA (ARANGOITI)
  • Maiatzaren 13an
    – 11:00 DEUSTUKO GAITEROAK (ARANGOITI)
  • Maiatzaren 18an
    – 19:30 GURETZAT, ZURBARANBARRI (Iturriondo plaza)
  • Maiatzaren 19an
    – 12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (BUIA)
    – 19:30 THE FLANAGANS (MIRIBILLA)
    – 22:30 DJ KI (TXURDINAGA)
  • Maiatzaren 20an
    – 11:00 ARDOA BARRURA FANFARRIA (OTXARKOAGA)
  • Maiatzareb 25ean
    – 19:00 BILBAOMUSIKAKO TRIKI TALDEA (PARQUE DE DOÑA CASILDA)
    – 20:00 KU-KLUX (URETAMENDI)
  • Maiatzaren 26an
    – 12:00 BILBAOMUSIKAKO TXISTU TALDEA (PARQUE DE DOÑA CASILDA)
    – 13:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA (SAN ADRIAN)
    – 18:00 GALEA ORKESTRA (SAN ADRIAN)
    – 18:00 TRAKA MATRAKA (SOLOKOETXE)
    – 19:00 TARUMBA PERCUSIÓN (PARQUE DE DOÑA CASILDA)
    – 19:30 DISKODANTZA (SOLOKOETXE)
    – 20:30 JAUZI TA JO TALDEA (PARQUE DE DOÑA CASILDA)