Parkour eta Crossfit-a praktikatzeko zure espazio berria Sarrikon

Parkour eta Crossfit-a praktikatzea gustoko duzu baina ez dakizu nora jo? Badaukazu zure espazio berria Bilbon! Izan ere, Bilboko Udalak 400m² baino gehiagoko gune bat ireki berri du Sarrikoko parkean, hormigoizko hormak eta metalezko barrekin. Horrez gain, Calistenia praktikatzeko instalazioak ere eraiki dituzte.

Honetaz aparte 100m² baino gehiagoko gune bat ireki du Crossfit kirola praktikatzeko, kirol gogorra gustoko duten horientzat. Gainera, zure txakurra eraman nahi baduzu hauentzako entrenamendu gune bat ere prestatu du horiek kirola egin eta hezi daitezen.

Kirola egin ostean deskantsatzea ezinbestekoa da eta horretarako, zuhaitzetan eskegitako sare egituretan oinarritutako jolasgune naturalizatu bat eta atsedena hartzeko gune bat ere ireki du Udaletxeak.