Technoshop, teknologia eta saltokiak batzen dituen ekimena

Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak Technoshop-en hirugarren edizioa sustatu dute, teknologia eta saltokiak batzea helburu duen ekimena, hain zuzen. Horretarako ingenieritzako sei ikaslek Bilboko 24 dendetako erakusleihoetan jartzeko proiektu teknologikoak garatu dituzte.

Technoshop saltoki bilbotarren bokazio berritzailea agerian jarri nahi duen Bilbao Ekintzaren ekimen bat da, zeinen helburua ingenieritzako ikasleek beraien ideak garatzera, prestakuntza praktikoa hobetzea eta kaleko errealitatearekin lotura sortzea den.

Maiatzaren 10ean adituez osatutako epaimahai batek jakinaraziko ditu hiru proiektu irabazleak . Proiektu irabazle hauek 200 eta 700 euro arteko saria irabaziko dute eta denda irabazleek beraien saltokietan erakutsi ahalko duten sari bat lortuko dute.