Rugby jaia Areatzan

Asteburu honetan ospatuko dira Bilbon errugbiko Challenge Cup eta Champions Cup-a. Milaka zale espero ditugu gurean eta horretarako, Bilboko Udalak Fan Zone Champions Rugby Village gunea inauguratu zuen Areatzan. 50.000 metro karratuko espazioa da hau, zeinetan publiko guztientzako jarduerak eta ekitaldiak egongo diren. Nahiz eta hau Fan >one nagusia izan, beste antzeko espazio batzuk egongo dira Bilbon, Kasilda Iturrizar Parkean, Indautxu Plazan eta San Mamesen, hain zuzen. Fan Zone hauek maiatzaren 13an itxiko dira.

Hona hemen egitaraua:

FAN ZONE CHAMPIONS RUGBY VILLAGE GUNEAREN PROGRAMA, MAIATZAREN 11

  • 11:30 – 13:00 Herri kirolak
  • 16:00 – 17:30 Herri kirolak
  • 17:30 – 19:00Rugby Clinics
  • 19:00Korrontzi taldearen kontzertua
  • 21:00 – 23:00Challenge Cup finala

Jarduerak:

  • Kick: baloia jaurti eta itsasadarra gurutzatzea.
  • Pass: zure trebetasunak erakutsi, eta baloia zuloetatik sartzen saiatu.
  • Scrum: gogokoen duzun taldearekin argazki bat atera uztartze batean.
  • Try coma: bideo batean agertu errugbiko jokaldi adierazgarriak emulatuz.
  • Réflex Wall: zure erreflexuak probatu.
  • Touch: sake bat alturan hartzen saiatu.
  • Aurpegiak margotzea: zure taldearen borrokarako koloreekin makillatu zaitez.
  • Insnstant rplay: epaile profesional bat izan zaitez.
  • Fotomatoia: argazki tematikoak atera.

FAN ZONE CHAMPIONS RUGBY VILLAGE GUNEAREN PROGRAMA, MAIATZAREN 12A

  • 11:00 – 12:30: Rugby Clinics
  • 11:00 – 13:00: Kalejira
  • 11:00 – 16:00: Argazkia atera trofeoekin
  • 12:30 – 14:00: Herri kirolak
  • 17:45 – 19:45: Champions Cup finala
  • 21:00: Fatty Farmers kontzertua

FAN ZONE CHAMPIONS RUGBY VILLAGE GUNEAREN PROGRAMA, MAIATZAREN 13A

  • 11:00 – 12:30: Rugby Clinics
  • 12:30 – 14:00: Herri kirolak
  • 14:00 – 16:00: Champions Cup (Ber.)

Bilboko Udalak EPCRubgy Bilbao Final 2018 aplikazioa sortu du, bisitari zein hiritarrek errugbi jaiaren informazio osoa eskura izan dezaten.