Bilbao Kirolak-eko ikastaroetan hitzordua eskatzeko epea dagoeneko irekita

Kirola egitea gustoko duzu? Igerilekuan, bizikleta gainean zein gimnasioan? Taldeka zein bakarka? Ez galdu, orduan, Bilbao Kirolak-ek datorren ikasturterako prestatu duen ekintzen zerrenda. 7 ekintza berri gehitu ditu datorren urterako: aeroboxing-a, ballet fit-a, bungee fit-a, strong zumbing, estresaren aurkako teknikak, tonifikazioa eta txikidance-a. Kirol klasiko diren aerobic zein igeriketatik, aeroxing edo bungee fit kirol modernoetara, katalogoak eskaintzen dituen 80 ekintzak osatu arte.

2018/2019ko ikastaroetarako inskripzioetarako hitzordua eskatzeko epea dagoeneko dago irekita. Interesatuek zenbaki bat jasoko dute, datorren ikastaroan Bilbao Kirolak-ek eskainiko dituen ekintzetan behin-betiko izena emateko zozketan parte hartzeko.

Horretarako, polikiroldegi bakoitzean zenbaki bat eskatzeko aukera izango dute, asko jota hiru ekintza aukeratu ahal izango direla kiroldegi bakoitzeko. Izapidea polikiroldegietako kiroldegietako salmenta automatikorako dauden makinetan edota Bilbao Kirolak-en webgunean egin beharko da irailaren 7a baino lehen. Zozketa irailaren 10ean egingo da Bilbo Kirolak-en egoitza nagusian eta hurrengo egunean ezagutzera emango dira webgunea, zein polikiroldegi guztietan.

Ikusi katalogo osoa hemen