Izena eman “Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakustaldiaren 33.edizioan!

Geroz eta gutxiago falta da “Aste Nagusiko Bertako Pop Rocka-Pop Rock Local” erakustaldirako, eta aurten 33.edizioa ospatuko da, Bizkaiko musikaren topagunea izaten jarrai dadin.

Aurtengo edizioarako izena emateko epea maiatzaren 16tik ekainaren 15era arte egongo da irekita udal webgunean. Parte-hartzaileak bizkaitarrak izan behar dira, edo gutxienez taldekide batek Bizkaian erroldatuta egon behar du. Musika estiloari dagokionez, metal eta pop-rockaren barne dauden estilo guztiak onartuko dira, jazz-a izan ezik. Emakumeek osatutako taldeek zein euskaraz egindako lanek arreta berezia izango dute.

Izena eman nahi dutenek honako hau aurkeztu beharko dute:

  • Lau tema original (gutxienez)
  • Biografia
  • Argazkia
  • Harremanetarako datuak

1985ean ekin zion bideari “Aste Nagusiko Bertako Pop Rock-Pop Rock Local” erakustaldiak, musikaren bidetik euren bidaia egin nahi zuten talde bizkaitarrek bultzada bat jaso zezaten. Bataz beste 5.000 pertsona gerturatzen dira kontzertuak ikustera, eta orotara, 190.000 ikus-entzule baino gehiago batu izan dira 1985etik.