Bilbao Art District, Arteen Astea

Artea nagusi izango da gurean maiatzaren 18tik 27ra, izan ere, Bilbao Art District-en seigarren edizioa ospatuko da egunotan. Eta arteaz modu askotan gozatzeko aukera izango dugu: tailerrak, erakustaldiak, mahainguruak edota hitzaldiak, besteak beste, ospatuko baitira hiriko hamaika txokotan.

Artearen sektoreak duen garrantzia helarazi eta ikustaraztea du helburu Udalak; bai kultura eta ekoizpen artistikoaren sustatzaile gisa, baita lan kualifikatuaren zein jarduera ekonomikoaren iturri gisa ere. Ia 100 ekintza garatuko dira egunotan museo, galeria zein hamaika espazio publikoetan.

Obra aipagarrienetako bat badado jada Arriaga plazan, Santiago Morillaren ‘Secuencia de Impacto’, hain zuzen. Kupula geodesiko bat, barruan landarean dituena. Landareek jasotzen dituzten estimuluak batzeko sentsoreak dituzte, eta datu horiek soinu eta irudi bihurtzen da. Instalazioaren kanpoan entzun eta ikusteko aukera dago.

Esan bezala, plan ugari daude antolatuta datorren iganderarte. Hona hemen aipagarrienak:

Hitzaldiak:

  • Asteazkena 23, 11.00 – 13.00: Velaske yo soi wapa y otros dramas – Christian Flores
  • Larunbata 26, 10.00 – 17.00: Hiria eraldatzeko muralak.
  • Igandea 27, 12.00 – 14.00: Se hace camino al andar Histeria Kolektiboa + Pikara Magazine + Las Bastardas.

Erakusketak:

  • Maiatzaren 23tik irailaren 17ra: Jardín infinito – Álvaro Perdices y Andrés Sanz.
  • Ekainaren 15era arte: Waiting for you –  Ignacio Llamas
  • Uztailaren 6ra arte: Ride the lightning –  Raisa Álava
  • Maiatzaren 24tik uztailaren 20ra arte: NEPANTLA – Iranzu Antona

Ikusi egitarau osoa hemen.