2018ko Aste Nagusiko kartela diseina ezazu!

Ehun egun baino gutxiago geratzen dira aurtengo Aste Nagusirako, eta pixkanaka-pixkanaka Bilbo munduko jai onenetarako prestatzen hasia da, aurten abuztuaren 18tik 26ra ospatuko dira. Hori dela eta, Udalak jaien berri ematen duen kartela burutzeko lehiaketan parte-hartzeko deialdia ireki du eta datorren ekainaren 22ko eguerdiko 13.00etan itxiko da. 

Parte hartu nahi dutenek lan original eta inoiz argitaratu gabeak aurkeztu beharko dute eta honako textu honekin: Bilbao 2018. Aste Nagusia, Abuztuak 18-26 Agosto. Gaia librea izango da eta lanak Udaleko Jaietako Sailaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, Aznar eraikineko 5. solairuan. Kartel irabazlea diseinatzen duenak 3.000 euroko saria jasoko du.

Behin kartel finalistak erabakita daudela, Udalak irabazlea aukeratzeko sistema mistoa jarriko du abian. Kartela erabakitzeko hiru bide egongo dira:

  • Bozketa presentziala (% 33)
  • Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileenen bidez egindako herritarren bozketa (% 33).
  • Epaimahaia diseinuaren arloko 5 pertsonak, Bilboko Konpartsen ordezkari batek eta Udalbatzarreko 3 kidek osatuko dute. (% 33)

Lehiakaren oinarriak hemen.