Txurdinagan roller park berria

Badator uda eta lagunekin kalean egon eta eguraldi ederraz gozatzeaz baino gauza hoberik ba al dago? Bai, kuadrilaz eta eguraldi ederraz gain, Bilbok eskaintzen dizkigun zerbitzuei esker kirolaz gozatzea. Hori dela eta, Udalak Txurdinagako Europa Parkean kirol espazioa berria inauguratu du.

Aste honetatik aurrera roller park bat dago Txurdinagan, monopatinean eta gurpil-lerroko patinekin aritzeko kirol urbanorako pistak, alegia. Patinatzeko gune berri honek 840 m2 ditu eta lehen zegoenaren tokian jarri da. Hiru gunetan banatutako sei modulu ditu, arrapala eta bihurgune ugariekin, gazteek kirol maitatuenetako batekin gozatzeko aukera izan dezaten.

Sarrikon inauguratutako parkour eta crossfit gunearen estiloa jarraitzen du Txurdinagako gune berri honek, Bilbon aire zabaleko kirol ekipamendu ugarien zerrendara gehituz.