Bai, nire burua maite dut

Datorren ekainaren 8an, arratsaldeko 20.00retatik aurrera, nahi duten emakumeek baiezkoa emango diote euren buruari, konpromisoa eta maitasuna adieraziz, BilboRocken egingo den ospakizun batean.

Ekitaldi hau baino lehen, ekainaren 4 eta 7a artean, ezkontza aurreko ikastaro bat egingo da San Frantziskoko Udal Zentroan, arratsaldeko 18.00retatik 20.00ak arte. Kurtso honetan emakumeek maitasun erromantikoari buruz eta norbere ongizateari buruz hausnartzeko aukera izango dute. Emakume anitzeko ezkontza honek ezkontza tradizional baten pausu berberak jarraituko ditu, soinekoa, lore sorta eta urduritasuna, alegia. Ezberberdintasu nagusia, emaztegaiek euren buruarekin (eta ez beste inorekin) beti leial izateko eta diren bezala onartzeko konpromisoa hartzen dutela da.

Bilboko Udalaren BLV-ART programaren ekimen bat da hau, zeinek kultura San Frantzisko, Bilbao Zaharra eta Zabala auzoen garapen eta birgaitze bide moduan erabiltzeko helburu duen.

May Serrano artistak gidatuko du ekitaldi hau. Serrano, “Women in Black Action” feminizidio salaketa-performancearen sortzaileetariko bat izan zen, eta 2011n Bilboko Emakume Inperfektu kolektiboko beste bederatzi emakumerekin jada honelako ezkontza bat egin zuen.

Dohaineko ekintza bat da hau, eta inskripzioa cosasdemay@gmail.com emailaren bidez egin behar da.