Youtuber izateko ikastaroa

Youtuber izatea gustatuko litzaizuke baina ez dakizu nondik hasi? B-Tuber ikastaroa zuretzat da! Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa jarri dute martxan. Ekainaren 25 eta 28a bitartean ospatuko da eta izen-emateak ekainaren 8an itxiko dira.

B-Tuber ikastaroak Youtube-n euskera sustatzea du helburua, izan ere, hori baita gazteek gehien erabiltzen duten plataformetako bat. Hori dela eta, ikastaro honetan parte hartzen duten gazteek bideoak editatzen, produzitzen eta post-produzitzen ikasteaz gain, kanalak sortzeko eta kudeatzeko ezaguera teknikoa ere jasoko dute. Zortzi orduko hiru ikastaro izan dira, bi egunetan banatuta, eta San Ignazioko Euskal Etxean ospatuko dira.

Honako hau da ikastaroen egutegia:

Horrez gain, ekainaren 15etik 30era bitartean euren euskarazko bideoak bidali ditzakete info@azkuefundazioa.org helbidera, Youtuberren Lehiaketan parte hartu eta Youtuber ekipo profesionala irabazteko aukera izateko.