GAU ZURIA Bilboren urteurrena ospatzeko

718 urte beteko ditu aurten Bilbok eta hori dela eta, ekainaren 15 eta 16an GAU ZAURIA ospatuko da, hamaika ikustaldi eskainiz, Bilbao 700 Fundazioa eta Bilboko Udalaren eskutik. 21.30etatik eta 01.30ak arte, Bilbok antzerkiak, musika, bideo mapping-ak, argi eta soinu ikuskizunak eta esperientzia sentsorialak hartuko ditu. Bost zentzumenekin gozatzeko ekintzak dira denak.

Ekintzak hiriko hainbat txokotan izango dira: Martzana Moilan, Gizakunde Elizan, Santiago Katedralean, Plaza Berrian, Arriaga Plazan, Areatzan eta Udaletxean, besteak beste. Gauza horrela, bilbotar guztiak zein bilbotarrak ez direnak daude gonbidatuta plan ezberdina eskaintzen duen asteburu honetara.

Ekintzak:

1. CHILL OUT (MARZANA MOILA)
Marzana moila topagune bihurtuko da GAU ZURIAn ekainaren 15 eta 16an instalatuko den Chill Out txokoa ezagutu nahi dutenentzat.  Argazkiak egiteko, atseden hartzeko eta solastatzeko txoko bat. Modu bat gauzak komunikatzeko eta elkarrekiko komunikazioa bideratzeko.

2. EGUZKILOREAK (EUSKALTZAINDIAREN EGOITZA. Plaza Barria).
Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen du, eta karia horretara eguzkilorez apainduko ditu bere balkoiak 1918ko irailaren 5 haren oroigarri, egun horretan egin baitzen Oñatin Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresua eta hantxe erabaki baitzuen Hizkuntza Atalak organismo bat sortzea euskara ikertu eta zaintzeko.

3. BILBO UNIBERTSOA (ARRIAGA PLAZA)
Arriaga Plazan kokatuko da Bilbo Unibertsoa, bertakoek nahiz kanpoko bisitatu ahal izango duten planeta-instalazioa. Instalazioa egunez egongo da jarrita eta gauez Holst-en doinuarekin piztu eta argituko da.

4. BEYOND (AREATZAKO ESTALPEA)
Instalazio honek argi-tunel handi bat bilakatuko du Areatzako estalpea. Espazio horren barnean publikoak argiak sortzen dituen perspektiba eta denbora efektuak nabarituko ditu, tunel batean bidaiatzen ariko balitz bezala.

5. LIGHT FACTORY (UDALETXEA)
Bilboko Udaletxeko fatxada kolorez jantziko da Adlib Creations etxearen aireko izpi luzez osatutako argi eta diseinu grafikoko ekoizpen batekin. Irudien lagungarri, argien efektuekin programatutako soinu banda bat entzungo da. Musika sorkuntzak soinu efektu urbanoak sortuko ditu gogora ekartzeko hiria, gizakien eta portuko jarduna, eta elektro eta new age musikak.

6. EKAITZ HANDIA (BIZIKIDETASUN PLAZA)
Isozaki zabalgunean programatuko den instalazioan –8 metroko diametroko kupula garden bat– argi eta musika ikuskizun bat eskainiko da, konfetizko ekaitz handi bat irudikatuko duena. Instalaziora sartzen den publikoak esperientzia hori biziko du eta irudituko zaio kristalezko elur-bola horietako baten barruan dagoela.

7. PlaZART (ZABALGUNEA)
Hainbat arte diziplinatako ikuskizunak Zabalgunen. Musika, dantza eta sormena gainezka duten ikuskizunak eta GAU ZURIAn arituko diren protagonistak.

Ostirala, hilak 15

21:00 ERAUL
21:20 ELIZARAN+ZEBERIO
21:30 ROJO TELÓN
21:50 BAAKAI Kolektiboa
22:10 Aitor Etxebarria
22:40 ERAUL
23:00 Elizaran+Zeberio
23:20 ROJO TELÓN
23:40 BAAKAI Kolektiboa
00:00 Aitor Etxebarria

Larunbata, hilak 16

21:00 LUMI
21:20 ROJO TELÓN
21:30 ANEGURIA
21:50 DANZA
22:10 SONAKAY
22:40 LUMI
23:00 ROJO TELÓN
23:20 ANE GURIA
23:30 DANZA
00:00 SONAKAY

Ekintza hau eta beste asko gure hiriaren urtebetze asteburuan. Egitarau osoa hemen.