Alex, bilbotarra eta publizista

Bilboko Udalak gazteek erabiltzen dituzten komunikabideekin bat egiteko asmoz, Youtuber lehiaketa antolatu zuen pasa den irailean, eta horri esker, gure youtuber-ak izan diren Karla Martinez eta Gorka Martinez ezagutu genituen Ordutik, Bilbon gertatu denaren berri eman digute.

Karlak eta Gorkak etapa ederra bete badute ere, merezitako atsedenaldia hartuko dute. Hori dela eta, hilabete honetan gurekin Alex Corral dugu, Bilbon datozen asteetan gertatuko denaren berri emango diguna. 21 urteko gazte bilbotar honek EHUko  Publizitate eta Harreman Publikoko gradua bukatu berri du. Argazkilaritza eta bidaiatzea ditu gustoko, eta bi afizio hauek bat egiten dute bere Youtube-ko kanalean.

Uda eta gero, gure Youtuber berriak ezagutzeko, lehiaketa deialdia egingo da berriro ere, eta… zu izan zaitezke! Ez itzazu Bilbao Gazteren argitalpenak galdu, ziur asko proposamen oso interesgarriak izango dituzu eta. Zuen zain gaude!