ARTESHOP – Denda bat, artelan bat

Beste urte batez ARTESHOP BILBAO iritsiko da gurera, Bilboko Udalak, Bilbao Arte Fundazioak eta UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultateak babestua. Hiriko merkataritza-jarduera dinamizatzea du helburu ekimenak, eta horretako, erosketak egitea aberastuko duen ikuspegi artistiko bat sortu dute.

Orotara, hiriko auzo ezberdinetan kokatutako 75 saltokik euren erakusleihoak laga dizkiete UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultateko 75 ikasleei. 10 artistek ikasleen lanak gainbegiratuko dituzte. 75 saltoki horiek Bilbao Ekintzak aukeratu ditu, eta ikasle bakoitzari 400 euroko eta artistei 600 euroko diru laguntzak emango dizkie.

75 saltoki horietatik, honako 10 hauek saria irabazteko aukera izango dute:

  • CHIC BILBAO (Urkixo zumarkalea 94)
    Egilea: Jon Lopez-Arostegi Eskauriaza
    Izenburua: DOTORE…
  • REKALDE BURDINDEGIA (Gordoniz 90)
    Egilea: Lucía Cámara Mesanza
    Izenburua: Rekalde bitxi-denda
  • TRUFAS SILMAI (Agirre Lehendakariaren kalea 37)
    Egilea: Aizpea de Atxa Cancel
    Izenburua: Historia duten trufak
  • URBAN BIKE (Bailen 2)
    Egilea: Guillermo Achúcarro
    Izenburua: Nola ikusiko gaitu Lurrera datorren estralurtar batek?
  • BILBOLAMP (Colon de Larreategui 10)
    gilea: Urko Briales
    Izenburua: Argia
  • EL ÁRBOL DE LA VIDA (Gordoniz kalea 53)
    Egilea: Colectivo 42 (Alba Rebollo eta Miriam Inza)
    Izenburua: Herbarioa
  • EL CORTE INGLÉS (Kale Nagusia 7-9)
    Egilea: Javier García García
    Izenburua: Dama
  • CICLOS LA FERRO (Martzana 5)
    Egileak: Inés Martínez pardo eta Elisa Moreno Vitas
    Izenburua: Fluorra
  • PARAGÜERÍA LEOZ (Belostikale 25)
    Egilea: Emilio Cordero Checa
    Izenburua: Euria ari duela dirudi
  • RAEL DECORACIÓN (Colon de Larreategui 50)
    Egilea: Ekain Izquierdo Velasco
    Izenburua: Tex-zatiak

Ekainaren 17ra arte saltokiek euren erakusleihoetan izango dituzte ikasleek garatutako lanak. Ekainaren 14ean, Erriberako Merkatuan sari banaketa ospatuko da. Epaimahaia ibilbide zabaleko adituek osatuko dute eta horiek izango dira saltokietan ikusgai egon diren obra onenak aukeratuko dituztenak. Lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena eta hirugarrena, aldiz, 900 eta 600 eurokoa, hurrenez hurren. Horrez gain, hiritarrok ere zer esana izango dugu, izan ere, ‘Publikoaren Saria’ ere emango da. 450 euro jasoko ditu sari honen irabazleak.