BLV-ART, artez beteriko 10 egun

Arteak Bilbo hartuko du ekainaren 6tik 16ra, BLV-ART ekimenaren eskutik. Programa honek Bilbo Zaharra abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko du, auzo honen garapen eta berriztapenerako elementu dinamizatzaile gisa kulturaren alde Udalak egiten duen apustuari jarraituz.

Antzerki, erakusketak, galeria berrietara bisita gidatuak edota zuzeneko musika, besteak beste, gozatzeko aukera izango dugu programa honi esker. Ekimenak iraungo duen hamar egun hauetan eskaintza zabala, oso, izango da. Esate baterako, Lindy Band Collectiverekin Swing Partya; eta ikuskizun itzela aurkezteaz gain, estilo hau mundura zabaltzeko asmoarekin klase irekia eskainiko die bertaratzen direnei. Eta dantzatzetik gure buruarekiko maitasuna adieraztera egingo dugu salto, izan ere, May Serranok ‘Bai, nire burua maite dut’ ekimena garatuko du Bilborocken, nahi duten emakumeek euren buruarekin ezkontzeko aukera izan dezaten.

Ekintzak:

Erakusketak:
Osteguna 7, 13:30 – Inaugurazioa, Lunchbox erakusketa. BILBAOARTE

Performance-ak:
Osteguna 7, 12:30 – Ana Matey eta Isabel León “Desovillar”. Berreginen Museoa.
Osteguna14, 19:45 – “Cocktail: agitar y servir templado” Zurekin Kolektiboarekin. Bilbao Arte.

Musika:
Osteguna 7, 20:00 – “Jokoa”. Parasite Kolektiboa
Ostirala 8, 19:30 – Birziklatutako musika-tresnen kontzertua Trakamatrakarekin. Xake Espazioa.

Dantza:
Larunbata 9, 19:30: “Zona (no) confort”, Krego-Martín Danza-rekin. Berreginen Museoa.
Igandea 10, 11:30 – 13:00: “Swing Party” Lindy Band Collectiverekin. Berreginen Museoa.

Tailerrak:
Larunbata 9, 13:00 –  “Creación EXCHANGE Live Art”-en amaierako erakusketa Isabel León y Ana Mateyrekin. San Frantziskoko Udaltegia.
Larunbata 16, 12:00 – 14:00 / 19:00 – 21:00: “Poesía a la carta” Mama Crearekin. Terraza B-COOL-en. (4 pertsona emanaldi bakoitzeko). Erreserbak: info@mamacrea.com

Programazio osoa  hemen.