Euskaraldia, 11 egun euskaraz

Euskara ulertzen duzu baina ez duzu hitz egiten? Zure ama-hizkuntza da eta Bilbon duen presentzia sustatu nahi duzu? Euskaraldia gurera iritsiko da “11 egun euskaraz” dinamikarekin, euskararen erabilpena areagotu eta bilbotarron hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz eta Euskal Herriko beste 300 udalerrirekin bat eginez. Ez dago aitzakiarik euskaraz ez mintzatzeko!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da, 11 egun euskaraz bizitzeko erronka lortzeko helburu trinkoarekin. Parte hartzen duten pertsonek rol bat jokatu beharko dute, “ahobizi” edo “belarriprest”; lehenengoek euskara ulertzeko gai diren guztiei euskaraz zuzentzeko konpromisoa hartuko dute, eta bigarrenek euskaldun guztiei adieraziko diete beraiei euskaraz egiteko. Bakoitzak soinean eramango du ikur bat gainontzekoek bere rola ezagutu dezaten.

Izena emateko epea irailean irekiko da. Parte hartu nahi dutenak euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko kapazak izan beharko dira eta 16 urtetik gorakoak. Ekingo diogu bideari?