Kanpoko igerilekuak dagoeneko irekita

Bilbon aterkia oraindik gorde ez badugu ere, hiria udarako prestatzen ari da, izan ere, pasa den ekainaren 9an Artxanda, Txurdinaga eta Errekaldeko kanpoko igeriluak ireki egin ziren. Horrez gain, udarako, gela zein uretan garatuko diren, 25 ekintzez osatutako programa ere aurkeztu zen.

Ekaina, uztaila eta abuztuan ordutegia goizeko 10.00etatik gaueko 21.00ak arte luzatuko da. Irailean, aldiz, 20.00etan itxiko dira. Bilbao Kirolakeko abonatuak ez direnek, uztailaren 15a baino leheen, UDAKO BONO 10 txartela eskuratu ahal izango dute. Txartel horrekin 10 aldiz sar daitezke kanpoko igerilekuetara eta San Ignazio eta Zorrotzako barruko igerilekuetara-

Gainera, orotara 25 ekintza eskainiko dira uda osoan zehar: padela, pilates, zumbing, mantentze-gimnasia… Barruko igerilekuetan igeri egin nahi dutenek kontutan hartu beharko dute mantentze-lanen ondoriz, zenbait igerileku udan zehar itxita egongo dira

Kontsulta itzazu hemen ikastaroen eskaintza.
Kontsulta itzazu hemen barruko igerilekuetako ordutegi eta erabilgarritasuna.