Moda eta artea Bilbon

BIAFF (Bilbao International Art & Fashion) nazioarteko lehiaketaren seigarren edizioa ospatuko da ekainaren 14tik 17ra. Europan arte eta modako erreferentzia lehiaketa dugu hau, goraka ari den modaren erakusketa, alegia.

Aurten 31 finalisten lanak erakutsiko dira. Merezitako postua lortu dute horiek, izan ere, aurten 90 herrialde ezberdinetako 1673 pertsonek eman zuten izena, eta 31 horiek bakarrik lortu dute finalerako txartela. Lehiaketa honek modako sektorean lanean diharduten enpresak Bilbora hurbilaraztea du helburu. Horrekin batera, garapen ekonomiko iraunkorra lortzeko asmoz, garapen bidean dauden disenatzaileei negozio aukerak eskaintzeko konpromesuarekin ari da lanean.

Horrez gain, inaugurazio galara nazioarteko eskolen delegaritzak etorriko dira. Azkuna Zentroan ospatuko da eta sarrera doakoa izango da.