BITABE ekimen berria

2018. urte honetan ekin dio bideari BITABE (Bideo Talentu Berriak) ekimenak, UPV/EHU-ko hiru campuseko ikasleek sortzen dituzten ikus-entzunezko produkzioak sustatu zein ikustarazteko, eta urtero ospatzeko helburu trinkoarekin.

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak,  EHUkulturarekin eta Arte Ederretako eta Gizarte Zientzietako fakultateekin lankidetzan, jarri du martxan BITABE.

Lehenengo edizio honetan 44 lan aurkeztu dira; animazio, fikzio, dokumental edo bideo-sorkuntza lanak izan dira. Hala ere, 15ek bakarrik lortu zuten finalerako txartela. Sari banaketa ekainaren 14an ospatu zen Bizkaia Aretoan, eta sariak 800€, 600€ eta 400€-koak izan dira, lehenengo, bigarren eta hirugarrenarentzat, hurrenez hurren.

Aukeraketa batzordea Natxo Rodríguez UPV/EHUko Kultura Zuzendariak, Nerea San Martín EHUkultura Bizkaiko zuzendariak, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak, Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko dekanoak eta Aintzane Pagadigorria UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio irakasleak osatu dute.