Transibérica Bike Race lehiaketa Bilbon

Bilbo izango du abiapuntu eta helmuga Transibérica Bike Race (TIBR) lasterketaren lehenengo edizioak, distantzia luzeko txirrindularitzaren nazioarteko erreferentzia izateko helburuarekin.

2018ko irailaren 2an ospatuko da. Konpetizioa Espainia, Portugal eta Andorratik zehar ibiliko da, eta non-stop modalitatearen barne dago kokatuta, hau da, parte-hartzaileek euren ibilbidea planifikatu dezakete, beti ere lau kontrolgunetik pasa behar direla. Port Cabús edota Finisterreko lurmuturra, esate baterako, kontrolgune izango dira.

Horrez gain, proba hau ultracycling unsupported bezala dago sailkatuta, txirrindulariek ezin izango dute kanpo laguntzarik jaso. Ezin izango dute lehiaketa hasi baino lehen ezer ere planifikatu: hotela erreserbatu, laguntza kotxea…

Izena emateko epea dagoeneko dago irekita eta ekainaren 30ean itxiko da. Parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute.