“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien irabazleak

Gazteak aldaketa sozialaren protagonista izan daitezen, Bilboko Udalak “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak aurkeztu zituen. Aukeraketa prozesua egin eta gero, aditzera eman ditu 30 proposamen irabazleak. Gai ezberdinak jorratzen dituzte proposamenek; adierazpen artistikoak, teknologia edota bideo-jokoak, besteak beste.

102.000 euro banatu ditu Udalak, sarituek euren proposamenak 2018an Bilbon gauzatu eta eragina izan dezaten. Proposamenak hiru kategoriatan daude banatuta: ikastetxeak, unibertsitate graduko, goi-mailako edo masterreko ikasleak eta gazteen kolektiboak eta gazteak. Kategoria ezberdinetako proposamen irabazleek gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatu, ekintza artistikoak garatu edota gai ezberdinetako kontzertu eta jaialdiak antolatuko dituzte, besteak beste.

Orijinaltasuna, interes soziala edota kalitatea, besteak beste, kontutan hartu ditu epaimahaiak proposamenak aukeratzeko orduan. Gainera, proposamen horiek guztiak partze hartze bidezkoak, sormenezkoak, berritzaileak, eskaera sozial bati erantzuten diote eta udalerriarentzat interesgarriak dira.

“Bilbao Gazte Balioak Martxan”, “BILBAO, BALIOEN HIRIA” eta “Ideiak Martxan” programen barruan dago. Lehenak, errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioak sustatzea du helburu, eta bigarrenak gazteek, sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak medio, gazteentzako udal eskaintza aberastea du helburu.

Ikusi hemen 30 proposamen irabazleak.