BILBOKO KALEALDIA-ren edizio berria

Uztailaren 2tik 7ra ospatuko da Bilbon BILBOKO KALEALDIA-ren, Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdiaren, hemeretzigarren edizioa, Bilboko Udalak antolatua. Orotara, Bilboko hamaika txokotan ospatuko diren 65 emanaldiz gozatzeko aukera izango dugu.

Orotara, 26 konpainia ezberdinek hartuko dute parte: 6 Euskal Herrikoak, 6 Estatukoak eta gainontzekoak, Frantzia, Erresuma Batua edota Italiakoak, besteak beste. Areatzan, Plaza Berrian, Arriaga Plazan eta Casilda Iturrizar parkean ospatuko dira emanaldiak. Azkenengo hau apaindu egingo da, izan ere, zirkuko bi karpa eta lau agertoki jarriko dira.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Casilda Iturrizar parkeko zirku kapan ospatuko direnak izan ezik. Sarrerak 3€ balioko ditu, 5€ bi emanaldietarako sarrerak erosten badira. Irabaziak La Cuadri del Hospi-ra, umeen minbiziaren humanizaziorako, sozializaziorako eta ikerketarako eta hezur-muinaren donazioaren hedapenerako guraso elkartera, bideratuko da. Sarrerak Areatzan egongo den Jaialdiko Informazio Bulegoan edota Casilda Iturrizar parkean erosi ahal izango dira

Ikusi hemen programa osoa.