Jauzi ikaragarriak itsadarrean “Red Bull Cliff Diving”-rekin

Hirugarren urtez, ekainaren 30ean ospatuko “Red Bull Cliff Diving” ikuskizuna. Protagonistek Salbeko zubitik, 27 metroko altueratik, egingo dute salto, 85 km/h-ko baino gehiagoko abiaduran. Hirugarrengo aldiz ospatuko da gurean, 2014 eta 2015ean ere Bilbon ospatu baitziren proba hauek.

Jauziak itsasadarraren bi aldeetatik zein itsasontzietatik ikusi ahal izango da. Lur idorretik ikusteko gune egokiena Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegia da. Logistika eta segurtasuna arrazoiak direla eta, gunean asko jota 2.500 pertsona sartuko dira. Zabaldegira sartzeko eskumutur identifikagarria eskuratzea ezinbestekoa izango da. Horretarako, nahi dutenek ekainaren 27, 28 edo 29an Bilboko Turismo Bulegora hurbildu beharko dira;  Biribila Plaza 1, 10.00etatik 20.00etara. Gunera sarrera Ingelesen landako kaiko pasealekuan kokatuko da. Ekitaldia 17.00etan hasi eta 19.30etan amaituko da.

Itsasadarretik ere ikusteko aukera egongo: itsasontzi, txalupa zein edozein ontzitan. Edukiera 100 ontzietara mugatuko da. Ikuskizuna itsasadarretik gozatu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute eta info@innevento.com helbidera bidali.

Proba nagusia ekainaren 30ean ospatuko bada ere, ekainaren 28an, ostegunean, protagonistak 16.30etatik 19.00ak arte entrenatu egingo dira. Hurrengo egunean, ekainaren 29an, 17.00etatik 19.30etara entrenatu eta  lehenego errondako sailkapena ospatuko da.