¡Gatibu, Doctor Deseo eta La Pegatina, besteak beste, aurtengo Aste Nagusian!

Atzo kartela eta gaur…kontzertuak! Dagoeneko aditzera eman dira aurtengo Aste Nagusian joko duten artisten izenak. 100 kontzertu baino gehiago ospatuko dira hirian zehar sakabanatuta egongo diren zortzi eszenatokietan, eta era askotakoak izango dira denon gustokoak izan daitezen.

Hona hemen konfirmatu diren lehen kontzertuak:

•Abuztuaren 18a, zapatua
23:30. Gatibu (Abandoibarra)

•Abuztuaren 19a, domeka
23:30. Udal Banda + Doctor Deseo (Abandoibarra)

•Abuztuaren 22a, eguaztena
00:00. Ska Keitan + Vendetta (Europa parkea)

•Abuztuaren 23a, eguen
23:30. La Pegatina (Abandoibarra)
00:00. Maxima FM (Europa parkea)

•Abuztuaren 24a, barikua
23:30. Santiago Auseron + Sexy Sadie (Abandoibarra)

•Abuztuaren 25a, zapatua
23:30. David DeMaría (Abandoibarra)
00:00. Sebastian Yatra (Europa parkea)

Doakoak izango dira eta musika-estilo bakoitzak bere espazio eta kokapena izango du, urtero lez:

•Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak.
•Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak.
•Plaza Barria: Munduko musikak.
•Gizakunde eliza: Musika klasikoa.
•Bilborock: Bertoko pop-rocka.
•Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak.
•Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda.
•Areatza: Berbenak, bandak eta fanfarreak.