“Kultura eta Gazteria” Foru Mundiala

“Kultura eta Gazteria” Foru Mundiala urriaren 29tik eta azaroaren 4ra bitartean ospatuko da Jejun, Koreako Errepublikan, bertako garapen jasangarri eta kultura batzeko helburu trinkoarekin.

Bertako zein nazioarteko aholkulari, artista eta arkitektoek indarrak batuko dituzte Jejuko Hiriko bi auzoen, Namsung-en eta hirigunearen, inguruko ikerketa bat egiteko asmoz. Hori dela eta, nazioarteko artista zein arkitektoentzako deialdia zabaldu dute espazioarekin lan egiteko aukera izan dezaten, erabiltzen duten bide artistikoa edozein dela ere: argazkia, instalazioak, zeramika, bideoa….

Aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 31a izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu orri hau.