Urriaren 17tik 28ra Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, BAD, urriaren 17tik 28ra ospatuko da hirian zehar sakabanatuta egongo diren sei eszenatokietan. Horrez gain, “La FuNdicIOn”-en bost estrenaildi egongo dira eta artista eta teknikoentzat zuzendutako prestakuntza jarriko dute abian.

Jaialdiak iraungo dituen hamaika egunetan, Macarena Rueda edota Bárbara Bañuelos bezalako artistak izango ditugu gurean, besteak beste. Azkenengo honen eskutik, urriaren 18an, BAD-ekin batera koproduzitutako “Mi padre no erea un famoso escitor ruso” dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Nazioarteko artistak ere Bilbora hurbilduko dira, Sorour Darabi, Parisen bizi den iraniarra, esate baterako.

Horrez gain, BAD-ek artista eta tekniko profesional eta erdi-profesionalentzat zuzendutako prestakuntza jarriko du abian. Besteak beste, bi ordu t’erdiko ‘Heartbeat’ tailerra eskainiko du; bigarren partean, adierazpenerako gaitasuna zabaltzera eta mugimenduaren gorputz, denbora eta espazio kontzientzia garatzera zuzendutako jarraibideak eta tresnak proposatuko dira.

Informazio gehiago hemen.