“AgreStop/EraStop”, erasoak ekiditeko plataforma

Bilboko Udalak urtebete dihardu erasoak ekiditeko aplikazio bat garatzen, eraso baten aurrean egonez gero, emakumeok seguru senti gaitezen. “AgreStop/EraStop” dagoeneko eskuragarri dago App Store eta Play Store-n eta doako aplikazioa da.

Aplikazioa erabiltzeko, datu pertsonalak sartu beharko ditugu gure mugikorra geolokaliza dezaten. Ez dago deia egiteko beharrik, botoia sakatuz gero, aplikazioa zuzenean jarriko da harremanetan Udaltzaingoarekin. Honako funtzionaltasun hauek izango ditu aplikazioak:

  • Eraso bat jasaten ari naiz. Larrialdietako botoia da. Botoi hori sakatzen duenak berehalako seinale bat bidaliko dio Udaltzaingoari bere geolokalizazioarekin. Horri esker, agenteak laguntza ematera joan ahal izango dira azkar batean.
  • Salatu eraso bat. Edozein indarkeria-ekintza ikusten duenak salatu egin dezake. Aukera horrekin, alerta bat bidaliko zaio poliziari hark esku har dezan. Alerta horretan erasoaren kokapena geolokalizatzen da.
  • Etorri nirekin. Aldez aurretik, norbere kontaktuetan adierazi behar da nor izango den laguntzailea. Erabiltzailea etxera doan bitartean, laguntzaileak mapa birtual batean ikusiko ditu haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

“AgreStop/EraStop” ez dago Aste Nagusirako bakarrik pentsatua. Nahiz eta aste horrerako martxan jarriko den eta momentuz emakumeentzan zuzendua badago ere, gerora herritar guztiengana zabalduko da. Zerbitzu publikoa eskaintzea du helburu.