Kontsulta itzazu ‘Bertako Pop-rockaren Erakustaldian’ parte hartuko duten artista eta bandak!

16 talde eta artista igoko dira Bilboroceko oholtzara ‘Bertako Pop-rockaren Erakustaldiaren’ 33. edizioan. Abuztuaren 18tik 25era ospatuko da, eta egunero bi emanaldi eskainiko dira; 20.00retan eta 21.00retan. Sarrea librea izango da aretoa bete arte.

100 banda baino gehiagok eman dute izena 33. edizio honetan, eta horietako 16k euren talentua erakusteko aukera izango dute Aste Nagusian. Udalak talde gazte eta ez profesionalak sustatzea, zein publikoak etorkizuneko artistekin gozatzeko aukera izatea du helburu.

Azpimarratzekoa da, euskarak eta emakumezkoen presentziak gora egin duela aurreko urteetako edizioekin alderatuz. Izan ere, izena eman duten 100 bandetatik, 36 euskaldunak dira eta 28k emakumezko kideak dituzte, aurreko urtean baino 10 eta 8 gehiago, hurrenez hurren.

Honako hau izango da egutegia:

  • Abuztuaren 18a, zapatua (ROCK&ROLLA, STONER ROCKA)
    NEGRACALAVERA, Bilbo
    WICKED WIZZARD, Uribe-Kosta
  • Abuztuaren 19a, domeka (BLUES ROCKA, SOUL FUNKA)
    MOIKAVE, Bilbo
    DUDU OUCHEN, Bilbo
  • Abuztuaren 20a, astelehena (POPA, POP-ROCKA)
    MAREN, Gernika-Lumo
    DEBAJO DEL PARAGUAS, Bilbo
  • Abuztuaren 21a, martitzena (INDIE POP-ROCKA, RAPA)
    YO GERARD, Bilbo
    XATIRO, Bilbo
  • Abuztuaren 22a, eguaztena (HARD ROCK’N BLUESA)
    NEVADAH, Durangaldea
    FREE THE WHEEL, Bilbo
  • Abuztuaren 23a, eguena (MUGAKO ROCKA, FUNKSION ROCKA)
    MUSHKUM, Bilbo
    AIZKORAK ZORROZTU & THE MIA WALLACE BAND, Bilbo
  • Abuztuaren 24a, barikua (HEAVY METALA, DEATH METALA)
    VALKYRIA, Bilbo
    HEX, Bilbo
  • Abuztuaren 25a, zapatua (DEATHCOREA, HARDCOREA)
    BLACK OCEAN WITNESS, Bilbo
    GUDAZALEAK, Bilbo