Bilbao, ciudad y futuro – UDA IKASTAROA

Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, “Bilbao, ciudad y futuro” uda ikastaroa iragarri du. Irailaren 5etik 7ra ospatuko da Ensanche Eraikinean, hirietako, baina batez ere Bilboko etorkizunari buruz hausnarketa bat azaleratzeko helburu trinkoarekin.

Hirien inguruan hausnartzeaz gain, ikastaroak ere Bilboren birasmaketaren inguruan aritzea, jokuan dauden dimentsioei aurre egitea eta eredu parte-hartzailean oinarritutako etorkizuneko Bilboren inguruan hausnarketa prozesua garatzea du helburu.

Ikastaroa doakoa bada ere, sarrera mugatua izango da. Hori dela eta, ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek honako formulario hau bete beharko dute. Informazio gehiago eskuratzeko eta programa irakurtzeko jo ezazu webgune honetara.